Orrialde:Lopez 1782.djvu/216

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<215>

den mementuan, beste batetarik jalgiten baitira, eta zoiñek hozki eta bertaiterik egin gabe errezebitzen baitute. Mundiaren arabera onestathiak galdeiten badu jende konsideratu bat ikustera jiten zaukunian, hari minzatzia, konpaña atxikitzia, gure zerbitxien hari ofritzia, zer izan behar luke Jinkoaren eretzian?

Surius Author batek erraiten dizi, Seinta Margarita Hongriako Erregiñaren alabak, komuniatu behar zien aldi oroz, besperatik hurian eta ogian barur egiten ziela eta gaua oro otoitzetan igaraiten, biharamunian Jaun handiaren errezebitzeko, eta komunioneko eguna osorik otoitzetan ats arthio emaiten ziela eta ordian zerbait hazkurru hartzen.


SEIGERREN KAPITULIA [II/8/9]

Komunione seindutik idoki behar den fruthiaz edo prootxiaz

Seindiek esplikatzen thuztenian Sakramendu Seindiaren bertuthe miragarriak, eztizie xoilki esplikazione horiek egiten guri erakasteko Sakramendu horren handitarzuna eta exzellenzia, eta hori establiarazi derakon Jinkoaren amoriua, bena hain aitzina nahi uken diraguzie