<214>
Imajina seindu baten ikuzthiak gure beithan sarrarazitzen bagitu eta debozione emaiten, zer eluke egin behar Jesu-Kristo bera, bere izate Jinkoaskuan gure barnian present dugula jakithiaz? Hartakotz batbederak sogin beza ordian bere beithan dienari, eta intsea bedi Jesu-Kristoren eretzerat, Ama Birjinak sabelian zienian zithien ber seindimendien ukeitera. Minza bedi bere Jesus maithiareki eta erran beza Kantiketako Esposareki: idiren dut ene arimak maite diena, atxikiten dut eta eztut utziko joaitera. Zunbait Teolojienek erraiten dizie gauza bat, zoiñek ekar baikizake orano denbora abororen Jaunaren erremezthiatzen egoitera. Ziozie Sakramendu Seindiaren iduriek irauten duteno, eta Jesu-Kristo erealgi gure barnian present deno, zunbatenaz ere aboro akto suerte hetarik nehork egiten baitu, hanbatenaz aboro grazia jardiresten diela, ez xoilki aktuen mereximendien medioz, bena Sakramendiaren bertuthez, lehen erran dugun bezala komunionera preparatziaz minzatu girenian.
Hortik nehork ezagut zirozu zoiñen gaizki eiten duten galzera uzten dutenek denbora bat, zointan hainbeste irabazteko baita, eta arroz handi bat bere beitan errezebitu bezain fite, gibela itzulzen baiterakote; kasik hura bortha batetik sarthu