Orrialde:Lopez 1782.djvu/214

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<213>

ispiritualki joanarazitzen dutenez, hirur gauza eiten dizie. Lehena: Jinkoa erremezthiatzen ein dereen hungiaz. Bigerrena: aithortzen eztirela behar bezala hartzaz prootxatu eta hirurgerrenian galdeiten graziak jinen den denboraz hobeki baliatzeko, eta Seint Iñazioren etserzizio ispiritualen liburian orazione edo meditazione eiteko hirur moldetarik lehena duzu.

Beste zunbaitek bere botere edo seindimendu guziak hartzen tizie hainbeste erirendako; aldiz, Jesu-Kristo, Mediku gaitz guziak sendotzen thien batendako; Mediku dibino hori erabilten dizie bere bertuthen ezkaztarzunetan aldi aldizka —hala nola Hospitale batetan medikia eritik erira joanaraziten baitute— eta erraiten Jesusi: Jauna, zauri, soizu, nitzaz pietate ukazu eta ene flakeziez; ene arima eria sendo zazu; eta orhitu behar zi ordian Jesu-Kristo bere beithan diela, ez xoilki Jinko bezala —zoin leku orotan baita— bena orano Gizon bezala, zoiñen gizontarzuna edo gorpitza eta arima idireiten baitira egiaski eta erealgi, komuniatu onduan Sakramendu horren iduriek irauten duten bezanbat, erran nahi baita, itxurapen horiek señalatzen duten Ogiak —ezten bezala— idireiten baliz Osthia Seindian gure estomakian iraun liroen bezanbat.