<212>
beharrenik ditukegun ukeiteko edo jardiresteko grazia. Bena gihauren bezala, otoitu ere behar diizi Elizaren behar ororendako, Aita Seindiaren, Erregeren, giristhiño herri guziko erresumen ispiritualian eta denboralian gidatzeko kargia dutenendako, eta nori ere berheziki obligazione baitukegu, heen ororen, Mezako mementuan egiten den bezala eta gero erranen dugun bezala.
BOSTGERREN KAPITULIA [II/8/8]
Komuniatu onduan Jaunaren erremezthiatzeko bezte giza batez
Zunbaitek komuniatu onduan Jinkoa erremezthiatzen dizie erraitera guatzen bezala. Goguan hartzen dizie Jesu-Kristo bere beithan edo bere barnian dutela, eta gomitatzen edo deitzen tizie bere arimako seindimendiak eta gorpitzeko zentsiak oro jitera, komunionian errezebitu dutenaren ezagutzera eta bere Errege eta Nausitako ezagutzera, hala nola munduko gizon batek, etxera jin zakonian Jaun handi bat, erakar bailitzake bere azkaziak haren hungijinztatzera eta hari bere einbiden errendatzera. Gero seindimendu edo sentsu giza hartan Jesu-Kristoren aitzinera gogoz edo