<211>
denbora nehork eman behar zi Jinkoari grazia galdeiten, ezi tenore hura hareganik heen jardiresteko eta gure eitekuen Jinkoarekin untsa egiteko anitz hun duzu. Iskiritura seindian errana duzu Erregiña Estherrek —zerbait Errege Asueri galdeiteko zien aldi batez—, Erregiña horrek etzerakola erran nahi uken berheala zer zen; gomitatu ziela apairu batetala ordian Erregeri erraiteko hareganik zer nahi zien, eta erran zien bezain sarri, galdatu ziena jardiretsi zizin. Orobat komunioneko Apairu Sakrathian, zointara Erregen Erregia gomitatzen baitugu —hobeki erraiteko gomitatzen baikitu—, galdeiten derazkogunak oro emanen dirauzkiguzu, ezi egun hura egun hautu bat duzu eta erraiten ahal dirakoguzu, Jakopek Ainguriari gaua oro harekin borroka eraauntsi onduan erran zerakona: Jauna, joaitera etzitut utziren zure benedizionia uken artekan; edo, Jauna, Zakearen etxen sarthu zinenian erran zindiena: etxe hunek egun salbamendia errezebitu du, errazu orai orobat ene arimari, zointara jin baitzira: zure salbamendia nuzu.
Orano komuniatu onduan Jinkoari galdein behar diizi gure bekathien barkamendia eta denbora berian, gure pasionen garaitzeko eta Demoniuer bihurtzeko indarra, eta umilitathiaren, obedienziaren, pazenziaren, iraupenaren eta beste bertuthe