<210>
eman dereztenak, Zelian emaiten eta eternitate orotan emanen derestenak oro. Gure intenzioniak heenekilan juntatu behar tiizi eta Jinkoa otoitu, Elizak Mezako Prefaziuan eiten dien bezala, mana dezan gure botzak heeneki hun har ditzan. Gero gomitatu behar tiizi guziak gurekin Jinkoaren laudatzera eta erran Dabiteki: Jaunaren handitarzuna enekin lauda zazie eta dugun elgarrekin haren izen seindia ohora. Bena nola Jinkoaren eretzeko laudoriuak oro ezkaz baitira, eta kreatura guziek ein ahala laudaturik ere, zor zakon edo merexi dien bezala behin ere ezpaitirote lauda ahal, behar zi orano desiratu berak bere buria maita eta lauda dezan merexi dien bezala, beraz bestek ezin ein diroenaz geroz.
Bigerrenekorik, komuniatu onduan nehork ari behar zi Jinkoaren amoriosko akten egiten, ezi ordian hobekienik nehork alxa zirozu bere bihotza Jinkoaganako seindimendu seindietan, zoin baitira haren amoriosko aktak eta hari juntatu nahisko desir beruak. Ordian erran behar ziakozu Dabiteki: Jauna, ene indarra baitzira, egidazu grazia zure beti maithatzeko. Ene arima zureganat nahiz beti hazperrapenez diagozu, o ene Jinkoa, oreiña ihistariez ahithia iturrietala heldu nahiz dabilen bezala.
Hirurgerrenekorik, komuniatu ondoko