Orrialde:Lopez 1782.djvu/210

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<209>

edo goguaketa seinduren egithia debozionaren suiaren pitzaratzitzeko, zoin arimaren eretzian baita, zer ere baita berotarzun naturala gorpitzarendako. Jan onduan orano hun duzu zerbait denboraz Jinkoareki minzatzia. Hura duzu denborarik baliosena eta hobenena Jinkoareki gure salbamendiaren eitekuen egiteko eta gure hari juntatzeko, eta hartakotz, nehork intseatu behar zi denbora hartzaz prootxatzera hartarik batere galdu gabe. Balia zite, beraz, eta eztezazula utzi hain preziatu den dohain hortarik parterik thipienaren itzurtera.

Hara zertako komunione onduan denborak igaran behar dien zerbait meditazione debot eta seinduren egiten —komuniatu aitzinian egin behar dela erran dugun bezala—, eta berheziki ordian Jinkoaren laudatzen eta hareganik errezebitu ditugun hungi orotzaz erremezthiatzen nehork finkatu behar zi, eta berheziki ezin estima daitekeen gure arerosteko hungiaz, eta komunionian bere buriaren guri emaithian ein deragun graziaz. Orotarat ere, nola gihaurek ezpaitezakegu neholare zor derakogun bezanbat ezker eman, gure ezkazduren honitzeko ofritu behar dirazkoguzu bihotzez, Ainguriek orok elgarreki mundia hasiz geroz beti eman derazkoten benedizione eta laudorio guziak, eta orano Dohatsiek bizi zireno