Orrialde:Lopez 1782.djvu/224

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<223>

batez, beste anitz aldiz bezala phartitu zirestezien haurrer undar preziatu hek; heen arthian gertatu zuzun Mahain Seindian Judio beire eile baten semia, zoiñek bestek bezala komuniatu baitzien. Elizan zerbait denbora egonik, beztorduz beno berantago etxerat joan zuzun. Galdeiten dirakozu aitak nun egon zen; semiak ihardezten dirakozu Giristhinuen Elizan izan zela eta han haurrer emaiten zuten ogitik jan ziela. Aita hori berheala koleretan den handienian semiaren kontre jarten duzu; mement berian, beiren erraratzizeko labia sutan baitzien, semia harat aurthikitzen dizi eta labe bortha zerratzen. Ama hirian baitzen, jin onduan bere semia etzi etxen idireiten, eta nola baitzakien beste ordiez tenorezago itzulzen zela, alde orotarat haurraren xerka apariatu zuzun, eta auherretan anitz xerkatu onduan, desolathia eta arraz aflijithia etxerat itzuli zuzun. Hirur egunen burian, nola bere semiaren galziaz ezin konsolatzen baitzen, eta suertez labe haren borthan semiaren deithoratzen ari zuzun, nigarrez bere buruko billuak idokiten zithielarik, eta semia bere izenaz deitzen zizin. Aitak ezarri zien labe barnetik semiak ihardezten dirakozu; esthonathia duzu, beldurrez eta esparanzaz bihotza nahasia lazter eiten dizi labe bortharen idokitera eta bortha ideki onduan, ikuzten