Orrialde:Lopez 1782.djvu/205

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<204>

hoen gañan goguaketa egithia. Lehenik, nor da komuniatzera bere buria emaiten diena? Gauza ororen Kreazalia, Zeliaren eta lurraren Nausia, Jinkoaren beraren majestate muga gabia. Bigerrenekorik, nori emaiten da? Niri, hauts eta erhautsari, eta milatan ofentsatu dienari. Hirurgerrenekorik, zerendako emaiten da? Bere Pasioniaren mereximendiez eta bere graziaren tresorrez niri parte egiteko. Zeri daukola emaiten da? Ez berhargatik —ororen Nausi denaz geroz eta deusen beharrik ezthienaz gañan—, bena enetako dien huntarzunagatik xoilki, eta ene arima salbathia izan dadin eta beti haren amoriuan edo grazian egon dadin amorekatik. Laur pundu horien gañan goguaketak untsa egin onduan, behar tiizi fedesko, ezparanzazko, amoriozko aktak egin eta horra nola komuniatzera preparatu behar dugun.

Bena nola gihaur ezpaikitake haren behar bezala errezebitzeko behin ere prepara ahal, berak grazia hura eiten ezpaderagu, otoitu behar diizi berhark gure ariman ezar dezan galdeiten dien umilitate, erespetu, amorio eta xahutarzuna oro; hortako nehor Jinkoari berari hersa dietezu etsenplu arrunt huntzaz: Jauna, Errege handi batek joan behar balu alhargun praube baten etxera ostatatzera, elirozu utzi hari berari egon behar dien