Orrialde:Lopez 1782.djvu/204

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<203>

goguan hartu behar diela, Jesu-Kristoren sahetseko zauri preziathietan ahua ezarten diela, odola hantik murtxatzen diela eta odol haren mereximendiez, gizoner jardiretsi dereen huntarzun orotan parteliant egiten dela. Seinta Katherina Sienakuak, komuniatzen zien aldi oroz, goguan hartzen zizin haur sorthu berri bat bezala zela eta bere Amaren dithiaren hartzera zuhela. Zunbaitek komuniatzeko tenorian goguan hartzen dizie Jesu-Kristo kuruzifikathiak heen bihotzian bere Kurutzia landatzen diela, Kalbarioko mendian landatu zen bezala, eta kurutze haren huiñetara apaldiak hura besarkatzen dutela eta hantik erorten diren odol xortak oro, espaiñez biltzen tuztela. Beste batzuk goguan ezarten dizie Jesu-Kristok bere Apostolieki Pasioneko besperan egin zien auharian direla heekin, eta Jesusen ezkietarik haren gorpitza eta odola errezebitzen dutela. Egiaz erraiteko, komuniatzia eztuzu xoilki auhari hartan igaran zenaren itxurapen bat, bena egiazki auhari bera duzu eta Jinko hark berak —zoiñek ere ordian bere Gorpitza eta Odola eman baitzien Apostolier— guri ere emaiten diraguzu Aldareko Sakramendu Seindian huntarzun eta amorio berarekilan.

Orano komuniatzera preparatzeko manera seindu bat duzu erraitera guatzen pundu