<205>
kanbararen edo lekien xuxentzia, bena igor litzakezu bere mubliak eta zerbitxariak, heen errege bati eman den bezala ezartera; orobat egin ezazu, Jauna, ene arimaren alderat han ostatatzera heldu zirenaz geroz; igor itzazu aitzinetik zure Ainguriak zure lekiaren han preparatzera, satsukeria orotarik —zointzaz bethia baita— xahatzera, merexi duzun bezalako egoitze bat uken dezazun amorekatik. Eta gero hersa gitakezu ama Birjinari eta beste Seindier, zoiñendako baitukegu debozione aboruenik eta umilgi otoituren tiizi jardirets dezaguten galdatzen duguna.
Preparazione horiez bestalde, mintzatu behar diizi beste batez, net ihi, net prootxoz eta mundu ororendako anitz konsolagarri den batez. Seinditzen eztuzunian zutan debozione bero eta uken nahi zinduzkeen desirkunde gartsu hurak —eta hain handi den Nausi baten errezebitzeko behar zinduzkeenak—, debozione haren eta desir heen uken nahia zutan pitzaraztera intsea zite, eta hala eginez zure mentsak honituko tuzu; ezi Jinkoa bihotzari dioozu, zure borondate huna errezebituko dizi, profetaren erran hoen arabera: Jaunak inzun tizi beharren desirak, zure beharriek, Jauna, inzun dizie heen bihotzen preparazionia. Blosius Autorrak erraiten dizi gure Jaunak berak erakatsi diela debozione eta preparatze