<188>
bederaka jardirestera intseatu, eta dudarik gabe hobe duzu eta prootxozago manera edo methoda horren atxikitzia, ezin ez meditazionian anitz gauzaren besarkatzia edo goguan erabilthia eta ororen gañan arhinzki igaraithia.
HAMAZAZPIGERREN KAPITULIA [II/7/9]
Zointan zunbait etsenpluz finkatzen edo erakasten baita Jinkoari zoiñen laket zakon Jesu-Kristoren phenen meditatzia
Silbestre deitzen den Autor batek ziozu gure Jauna Zelurat igaran onduan, Maria Magdalena joan zela desertu batetarat, nun bizi izan baitzen hogei eta hamabi urthez. Jinkoak hatsetik nahi uken zirakozun erakatsi han zer egin behar zien Jinkoari hobekienik plazer egiteko. Hartako igorri zizin Ainguru bat Seinda hura zagen lekiaren borthan kurutze baten landatzera, amorekatik Seinda hark kurutze hura beti begien aitzinian atxikiz, ispirithian ere beti present uken zitzan kurutzian igaran ziren Misterio adoragarriak eta hala, deserthian bizi izan zen denbora oro enpleatu zizin bere Salbazale eta Nausiaren herio eta Pasioniaren beti meditatzen.