Orrialde:Lopez 1782.djvu/188

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<187>

Erran dieitezu ere, seindimendu hun erran tugun hok net balioz eta nezesario izanik ere, orotarat ere Jinkoaren segitzeko edo imitatzeko seindimendia oroz gañeko dela, zeren besthiak oro bereki baititu eta bertuthe ororen aktak oro hartan idireiten baitira eta halaz, Jinkoaren Semiaren imitatzia edo segitzia, egiaz erraiteko, eztuzu seindimendu amoratsu, igaran kapitulietan minzatu edo erran dugunetarik bat, bena lehenago seindimendu hun hek oro laburski bere beitan zerratzen eta besarkatzen tizi, zointan baitago giristiñotarzunaren perfekzionia. Hartakotz, Jesu-Kristoren biziaren eta phenen meditazionian goguan finkienik hartu behar den gauza duzu, haren etsenplien segitzeko desein oso eta azkarren hartzia; horra zertan doon meditazione suerte hortarik idokitera intseatu behar dugun prootxurik handiena. Bena hartako batbederak behar zi bortizkienik finkatu Jesu-Kristoren bertuthetarik beharrenik dienaren segitzeko eresoluzioniaren gañan, hek bere goguan luzaz atxikiz, heen gañan aktak eginez, bertuthe heeganako afekzionia edo amoriua bihotzian untsa har artekan, eta heen kontreko biziuak eta pasione gaiztuak flaka artekan; eta nehor beharrenik dithien bertuthen jardiresteko deseiñian untsa jarri onduan, gero beste zunbaiten xede berian