<186>
nehor pentsaketa baitate. Erraiten dizit aboro, gure ispirithiaren eta bihotzaren seindimendu hunez hobeki berotzeko hun dela nehork meditatzen dien misteriokal eta seindimendukal, sei gauza hoen goguan hartzia. Lehena, nor den Pasionian sofritzen diena. Bigerrena, zunbat sofritzen dien. Hirurgerrena, zoiñen pazienki, umilgi, eztiki eta amoratsuki sofritzen dien. Laurgerrena, zertako sofritzen dien. Bostgerrena, nork sofriarazitzen derakon eta azkenian, zeri daukola eta zer deseinetan. Seindiek ordenarioski erakasten edo proposatzen derauzkiguten sei pundu horiek zerbitxa dieistezu luzaz ereflexione net prootxosik egiteko. Bena ezkindukeen ordian Jinkoaren Semiaren bizitze eta etsenplu seindien gañan goguaketen egithia bezik, hetan azki lukezu gure bizi orotako, eta hori bi arrazoiñez: lehena, zeren hetan bertuthiak oro idireiten baititugu eta nola ororen beharra baitugu, oro aldi aldiska meditatu behar tiizi. Bigerrena, zeren goguan erabili nahi baitugu bertuthekal haren jardiresteko hel ahal daisteen phena eta puxulu guziak, eta hetan goguaketazia segitu, heen ez xoilki Jinkoak hala nahi dielakotz, bena orano plazerreki eta allegeraki heen errezebitzera gure gogua erakar artekan. Eztuzu bertutherik batere bizi gireno zertan medita eztukeenik.