<185>
kazu edo okasione liferentak, zointan mezperetxathia izan baitzitake, hatsetik mezperetxu thipiak eta gero zoin ere iduri baitzauzu aboruenik gaitzituko zautzula, eta heen gañan umilitatesko eta apaltarzunesko edo ezdeustarzunesko aktak egin, egiaski heen sofritzeko okasionian edo bidetan baitzina bezala. Gauza bera egin behar duzu pazenziaren, mortifikazioniaren, gauza ororen gañan indiferent edo ezaxol izaithiaren, Jinkoaren borondatera egoithiaren eta beste bertuthe ororen eretzerat, ezi hala eginez bertuthe —zoiñen ere gañan meditatzen baituzu— emeki-emeki ariman sartzen duzu, han erruak egiten eta haren kontreko biziuek indarrak galtzen tizie, eta nehor hola preparatu denian, bertuthia obratu behar denian, haren obratzian idireiten diren phenak ihikiago garaitzen tizi, eta meditazionian nehork hartzen thien desir eta delibero guziek, xedetako uken behar dizie bertuthiaren segitzeko aizatarzun haren jardiresthia.
Horra Jinkoaren Semiaren Pasioniaren eta biziko Misteriuen gañan frangoki eta preziatuki luzaz meditatzeko moiena, eta eztuzu nehor arrazoiñeki erran diroenik eztakiela meditazione hori nola egin eta nola hartan gañan luzaz goguaketa, hainbeste seindimendu hun erakatsi dugunaz geroz, zoiñen gañan mement oroz