Orrialde:Lopez 1782.djvu/190

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<189>

Ludolfa Saxakuak erraiten dizi gizon seindu batez —zoin deserthian bizi baitzen eta Jinkoari aboruenik plazer egin zezaketen gauzen goguan atxikitzia eta konplitzia desiratzen baitzien—, egun batez usatu kostuman otoitzen zielarik, Jinkoak nahi uken zirakozun erakatsi zerk hobekienik plazer eginen zerakon; Jesu-Kristo agertu zitziakozun zauriz edo plagaz beterik eta kurutze net pitzu batez kargaturik, eta erran zirakozun: ene zerbitxariek egin ahal dezakedaten plazer handiena, kurutze hunen karreatzen laguntzia duzu eta hartako, aski dizie borondatez ene laguntzia sofritu ditudan phenetan eta heen bere bihotzian minki seinditzia.

Seint Bizentek, Seint Antoniok eta Surius Autorrak erraiten dizie Seint Edmondez, Kantorberiko Arxapespikiaz, latinian istudiatzen hasi zen denboran Otsforteko Eskoletan, egun batez, ber bera paseatzen zelarik landa batzutan bere ispirithia goguaketa seinduz beterik, haur gaste bat agertu zitzakola, zoiñek Jesu-Kristo zela endelgarazi baitzerakon; oroz gañetik gomendatu zerakola haren biziko eta hiltzeko misterio zunbaiten gañan egun oroz meditatzia, eta segurtatu ziela hala egithia anitz baliatuko zitzakola Demoniuaren tentazioner edo finezier bihurtzeko, eta heen kontreko bertuthe suerte