Orrialde:Lopez 1782.djvu/163

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<162>

eguna bezala zirela; bai eta orano jin behar dien gaitzaren beha egoithiak ardura badizi gaitzak berak beno zerbait phenagarriagorik. Eztugia, beraz, erraiten ahal, haren bizia oro doloresko leize bat izan dela, zointan haren arima seindia beti pausurik edo thaiik batere gabe ihortzia izan baita?

Bederaka nehor gauza horiek oro untsa pizatzen baitu eta goguan hartzen Jinkoaren Semiak gugatik sofritzen thiela, eta hori amoriuetan den xahienaz eta tendrenaz, harria beno gogorrago den bihotza nehor uken behar zi phena eta dolore horietzaz hunkithia ez izaiteko. Lurra ikaratzen da —ziozu Seint Bernatek— harriak erditik egiten dira, hobiak zabaltzen, tenpluko eztalgia urratzen, ekia eta argizagia ilhuntzen, munduko kreatura seindimendu gabe diren orok bere doliaren señaliak emaiten, gu xoilki izanen girea pietaterik gabe guretako sofritu dienarendako? Gure bihotzak hunkitzera eta doloratzera utzi ditzagun eta ezkitela izan harriak beno gogorrago, ez eta ere kreatura seindimendurik eztutenak beno seindimendu gabiago. Dabitek erraiten zizin: ene Semia Absalon, Absalon ene Semia, nolaz enis zuretako hiltzen ahal! Absalon ene Semia, ene Semia Absalon! Tendrezia natural batek seindimendu horiek eman baditu Dabiti, bere seme Absalon,