Orrialde:Lopez 1782.djvu/164

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<163>

Aitari Erresuma idoki nahiz hiltzen batendako, zunbat aboro arrazoiñeki eztitugu uken behar seindimendu berak Jinkoaren Semiarendako, zoin hil izan baita gure Demoniuaren esklabotarzunetik libratzeko eta guri bere Aitaren Erresumatik parte egiteko?


HAMAHIRURGERREN KAPITULIA [II/7/4]

Salbazale Jaunaren sofrikerien edo phenen meditazionetik idoki behar dugun prootxu edo fruthietarik bat duzu gure bekathien dolia eta kontrizionia

Jesu-Kristoren phenen meditatzez uken behar dugun bigerren seindimendu tendre edo amorioskua —eta zoiñen pitzarazitzera intseatu behar baikira gu beitan— duzu gure falten dolia eta kontrizionia; eta iduri dizi net ihiki prootxu hori nehork idoki diroela, zeren deusek ere ezpaitiro hobeki erakats ahal bekathiaren handitarzuna. Gaitzaren sendotzeko behar izan den erremediuak ezagutarazi behar diraguzu nolako zen gaitza. Seint Bernatek erraiten dizi: o Gizona, ezagut ezazu nolako izan behar zuten zauriek, heen sendotzeko Jesu-Kristori zaurthu izan behartu zakonaz geroz; bekathiari zor zazkon eternitateko phenek