Orrialde:Lopez 1782.djvu/162

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<161>

anitzez handiaguak izan tuzu; ezi konzebitu izan zen mementotik hura hil arteko mementorañokuan, beti ispirithian present uken zitizin mundiaren hatsetik mundia akaba artekan egin eta eginen ziren bekathiak oro, eta nola alde batetik bere Aitaren zien amoriua, hari egiten zeraskoten injuriek net biziki hunkitzen baitzuten, eta beste aldetik arimen zien tendreziak heen salbamendia gartsuki desirarazitzen baitzerakon, eta ikusten baitzien hark bere bizia heen salbazeko emanik ere, anitz galduko zela haren heriuaz prootxatu nahi gabez, heen galziaz zien desplazerra eta bere Aitaren gloriaren zien zelo edo su seindiak, bi ahotako ezpata batek bezala, beti bihotza erdiratzen zirakozien, eta neholare pentsa ahal daitekeen beno dolore handiaguak emaiten. Horien orhitxapenak bera, eta sofritu behar zithien phenen eta afronthienenak, azki izan zuzun hartan odol izerdiaren erakarteko eta Olibetako baratzian agonian ezarteko. Bere bizi orotan sofritu thien phenak beti begien aitzinian uken tizi, erran dugun bezala konzebitu zen instantetik hil arterañokuan, eta hori berak erraiten diraguzu Dabiten hitz hotzaz: ene doloria beti ene begien aitzinian da. Hori hola denaz geroz, erran edo endelga zirozugu haren biziko egunak oro, harendako Pasioneko