Orrialde:Lopez 1782.djvu/161

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<160>

nahi baita bekaturik batere gabe zena— eta halaz, phenarik batere gabe izan behar ziena.

Noraderano haren dolore handiak heldu diren endelgatzeko, aski duzu erraithia hetzaz Olibetako baratzian hartu zien orhitxapenak berak, hain handi zen odol izerdi bat haren gorputz orotara erakarri ziela, nun lurra ere trenpatu baitzien. Ezi zunbat handiak izan behar zuten phenek —zoinzaz xoilki orhitziak hain phenoz izan behar zien— odol izerdi uharre bat erakarri zerakonaz geroz? Hain bortitzak eta biziak izan zirela ziozie Seindiek, nun natura humanuak hek ezin berak jasanez, bere Jinkotarzunaren laguntzaren beharra uken baitzien, heen hatsarrian berian ez hiltzeko; bena ordian ere Jinkotarzunak haren phenak ez ematzen, bena xoilki hiltzetik begiratzen, halaz haren bizia luzatzen, luzazago sofriarazitzeko. Hortan amira dezagun Jaunaren huntarzun eta miserikordia izaririk gabia; mirakulu egiten dizi Martir seindietan heen phener doloresko seindimendiaren arhintzeko, eta bere beithan mirakulu egiten dizi gure amorekatik aboro sofritzeko.

Bena zunbat ere bortitz baitziren Jesu-Kristotan haren gorpitzak eta arimak elgarreki sofritzen zitusten doloriak, haren arima seindiak berak berheziki sofritu thienak