<159>
zifletez uzpeldiak, haren gorputz guzi azote kolpuz xehekathiak eta haren hezur kurutzian estiratuz bere kroketarik idokiek, erakasten dizie egundano izan den supliziorik edo phenarik handiena Jesu-Kristorena izan dela.
Bena bere gorpitzian bezala, bere ariman ere sofritu zizin eta anitzez minkiago, ezi natura humanua hartan juntathia izanik ere persona dibinuareki, elgarrekin unithiak izan ezpailira bezain biziki edo bortizki seinditu zizin bere Pasioniaren garraztarzuna, eta orano haren doloriaren handiago izaithiagatik, konsolurik batere gabe izan zuzun, eta horra zerk kurutzian gañan erranarazi zerakon: ene Jinkoa, ene Jinkoa, zertako utzi nuzu? Martir Seindiak lagundiak izan tuzu bere phena edo tormenten arhintzeko Zeluko konsoliez, zoiñek sofriarazitzen baitzeresten guziak ez xoilki bihozthoiki, bena orano allegeraki; Jesu-Kristok, aldiz, gure amorekatik aboro sofritziagatik, nahi uken dizi bere humanitate sakrathia Zeluko eta lurreko konsolurik gabe izan zadin, eta ez xoilki abandonathia edo utzia bere dizipuliez eta azkaziez, bena orano bere Aita Eternalaz. Dabiten ahotik erraiten dizi: egin izan niz gizon sokorririk batere ezthien bat bezala, eta bizkitharthian gizon hura zuzun xoilki hilen arthian libro zena —erran