Orrialde:Lopez 1782.djvu/159

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<158>

bekaistis plazer hartuz, sofritzen thienarenak sordeizten eta emendatzen baititu. Egia duzu eztirozkigula orai arhint Jesu-Kristok sofritu thien phenak, igaranak direnaz geroz, bena hargatik, plazer hartzen dizi ikusthiaz hetzaz bihotzak hunkithiak ditugula eta hark lehen sofritu thien phenez gihaurek orai sofritzen baikintu bezala phena hartzen dugula. Hartakotz Joandene Paule Apostoliak erraiten diraguzu: haurrak bagira primu ere girela, Jinkoaren egiasko primiak, bena Jesu-Kristoren primu lagunak, baldin harekin sofritzen badugu haren glorian parteliant izaiteko.

Pietate haren gutan pitzaratzitzeko hun duzu Jesu-Kristoren doloren edo phenen handitarzunaren konsideratzia, zeren Teolojien ororen seindimendien arabera, phena hek sekula nehork sofritu thien eta bizi huntan sofri ahal ditzakeenak beno handiago izan baitira, eta hara zer Jeremia Profetak hitz hotzaz erraiten deragun: O ziek guziek bidian igaraiten ziretenak, beha ziteste eta sogizie badenez phena edo dolorerik eniaren pare denik! Lehenbizikorik haren gorpitzeko parte guziak dolorez bethiak zituzun. Isaia Profetak ziozu haren huinzoletarik burthiniranokuan haren gorpitz dibinuan eztela lekurik zaurthia eztenik. Haren huin eta ezku itzathiek, haren buru elhorriz xilathiak, haren berthaite