Orrialde:Lopez 1782.djvu/16

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<15>

baitzerakon: ene Aita, banitatesko edo urguluzko goguaketa bat jin ziaazu, net unza egiten dudala erien zerbitxia eta nitzaz net kontent izan behar zirela, bena Nausiaren arraphosthiak Dizipuliaren urgulia apaldu zizin. Seint Dorotheak erraiten dirakozu: aithor dizit net eri eheñazale hun bat zirela eta arrangurosa, bena etzit ikuzten orano Fraide behar bezalako bat zirela. Batbederak gogua eman dezagun, Jinkoak ber gauza erran eztezagun, kanpoko eitekuetan, itzulietan agudo eta erne girela, lanetan perestu, bena bertuthian eta debozionian aitzinatziaz eztugula arrangurarik, lehen urhatsa arimaren eitekuer eman behar bidian, bester emaiten dugula. Salbazale Jaunak erraiten dizi: lehenik Jinkoaren Erresuma xerka zazie, ispiritu xuxen eta justo bederetan hura zerbitxa zazie eta besthiak oro emanen zauzkizie suergaraitiko. Hortik ageri duzu, munduko eitekuegatik edo bere estatuko kargien konplitziagatik, ezthiela nehork bere arimaren eta Jinkoaganako einbidiak utzi behar: hala nola otoitzak, konzenziaren etsamenak, sakramendietarat hurrantziak, irakurtziak eta beste Elizako Ofiziuak; ezi, ororen burian, gure eitekuen egin beharrak ezkitizi heen eitetik enpaitxatzen, bena bai gure debozione ezkazak eta gure laxokeriak. Seint Basilak erraiten dizi net xuxen, Jinkoari eman