<16>
behar tugula gure debozionen eiteko destinatu edo zatitu tugun denborak, eta hala nola lan edo eiteko lehiatu zunbaitek ezteragutenian arterik uzten jateko edo behar dugun luaren egiteko, ondotik ahalik sarriena intseatzen baikira gorpitzak behar dien luaren eta hazkurriaren hartzera, eta hartako denbora hartzen eta idereiten baitugu, orobat, gure otoitza edo etsamena usatu tenoretan ezin egin badugu, gartsuki desiratu behar diizi arte laburrez egithia eta ahal bezain laster gure einbidia ejin, ezi noiz eta ere gure otoitzen edo beste Jinkoaganako einbide zunbaiten denboran jiten baitzauku eiteko lehiatu zunbait, eztizi nahi behinguaz utzi ditzagun Jinkoaganako einbide hurak, bena eiteko lehiatu hetarik landan ahalik sarriena egin ditzagun, Zuhurraren erran hoen araura: deusek ere eztezazula otoitza utzaraz, erran nahi baita, deuz eztela behinguaz utzarazten ahal derauzunik, ezi giristhiño hun batek, haren eta beste Jinkoaganako einbiden eiteko, oraixoo edo geroxoo hartuko edo idirenen dizi.
Aita Seindien Bibliotheka deitzen den liburian errana duzu, Seint Dorotheak bere Komenthian ardura behar ziela berant etzan eta zunbait aldiz gabaz jeiki, arrotzer —zoiñen kargia eman baitzerakoten— hungi jin egiteko; hargatik ere, beste Fraideki