<14>
ezi hura gabe, besthiak oro deuz ere eztituzu: Zer prootxu du gizonak mundu guziaren beretzia maluroski bere arima galtzen badu?
Erraiten badugu, eta Jesu-Kristok berak erran badu, arimen konbertitzen artziak ezteragula ahatzarazi behar gihauren arimen salbamendia, auher lizatekeenas geroz mundu ororen salbarazitzia, gihauren arimen salbatzera intseatzen ezpagira, arrazoin bortitzaguaz erran ziroguzu beste gañerako egiteko suerte oroz. Eztuzu segurki untsa, ez arrazoiñaren araura, giristhiño batek lan aboro egithiagatik edo beste munduko eitekuegatik, laxa dadin bere otoitzetan, mortifikazionetan eta beste Jinkoazko einbidetan, eta beste itzulien onduan bezik orhit; orori ezpadezake buru eman, mundukuak utzi behar tizi arimakuetan ez laxatziagatik, eta hola ez egithia duzu, ez giristhiño batek behar lukeen, bena arimako gauzez arrangurarik ezthien jizon seindimendu laxuetan bizitzia.
Seint Dorotheak erraiten dizi Dositea bere Dizipuliaz, erien eheñatzeko kargia hain untsa egiten ziela, eriez hain arrangura handia ziela, heen ohiak eta ganbarak hain untsa xuxentzen, gauzak oro hain xahu eta estatu hunian atxikitzen, nun eriak zauden lekura joan zen egun batez, Dositea dizipuliak erran