Orrialde:Lopez 1782.djvu/155

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<154>

ausarki behar thienak oro eta Jesu-Kristhoz kanpo ezthiela deuz xerkatzekorik. Holaz, klar duzu Seindiek ardura meditatzen zutela Pasione seindiaren gañan eta hala eginez, seindutarzun eta perfekzione gora batetara altxatu izan direla.

Meditazione suerte horrek Jinkoaz orhitarazitzen gitizi eta egin derauzkigun hungiak ispiritura erakarten; hori bera haren aitzinian beti mereximendu handitako duzu; amoriuak bere beitharik plazer bat emaiten dizi maite dien personaren orhitxapenian izaithias, eta jakithias persona hura ardura orhitzen dela egin derazkon hungiez eta hetzaz orhitziaz dezkantsatzen dela. Amoriosko marka horiek aboro plazer egiten dirakozie ezi ez presentik baliosenek; hala nola, jende handitako Ama batek jakiten balu bere seme leku urrun batetan den bat, beti minzo dela Amari derazkon obligazione eta egin derazkon hungi guziez, milatan oboro plazer dikezu semiaren hareganako seindimendu hunez, ezi ez hantik igor ahal litzakoon presentik arraruenez. Jinkoaz gauza bera duzu, ezi huntan, beste gauza orotan bezala, amoriuaren legiak segitzen tizi eta egiasko amorio bat dutenen xedian diagozu. Hartakotz plazer hartzen dizi hartzaz orhitzen girenian, bai eta ere egin derauzkigun