<155>
graziez eta guretako sofritu thien phena handiez, eta luzaz hala egiten badugu, hainbeste hungi egin deragula ikusthiak edo konsideratziak ekarriko gitizi gure indar oroz haren zerbitxatzera.
Blosius Autorrak erraiten dizi egun batez Jinkoak inspiratu zerakola Seinta Gertrudari, zunbat ere aldiz nehork deboki so eginen baitzerakon Jesus Kuruzifikathiaren portretari edo imajinari, hainbeste aldis Jinkoaren so miserikordiosak bere gañera erautsaraziko zithiela. Prootxa giten abisu hortzaz; guretako nahi uken dienaz geroz sofritu, guk ere ispirithian berere erabil ditzagun hark guretako sofritu thienak. Erraiten dizie Seint Franzesez, egun baten igaraiten zelarik Andardana Maria Portiunkulakuaren aldian nigarretan eta hazperapenetan, ezagutzen zien Jinkoaren zerbitxari batek bathu ziela; ikusirik haren aflijimendu handia eta uztez zerbait malur heldu zitzakon, galdein zerakola zer zien; Seint Franzesek ihardesten dirakozu: nigarrez eta hazperrez niagozu, zeren Jesu-Kristo ene Salbazaliak merexitu gabe hainbeste sofritu dien, eta gizonek —zoiñegatik sofritu uken baitu— hari duten obliazione handiaz hain guti orhitzen diren.