Orrialde:Lopez 1782.djvu/154

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<153>

HAMEKAGERREN KAPITULIA [II/7/2]

Zoiñen prootxoz den gure Jaunaren Pasione seindiaren gañan meditatzia edo goguaketa egithia; Jinkoari zoiñen laket zakon meditazione hura

Seint Augustinek erraiten dizi deuz ere eztela salbagarriagorik, ezi ez egun oroz goguan erabilthia zunbat Salbazale Jaunak guretako sofritu dien. Seint Bernatek, aldiz, ziozu deuz ere eztela hobiagorik konzenziako zaurien sendotzeko eta ispirithiaren xahatzeko, Jesu-Kristoren phenen beti meditatzia beno. Beste Seindien erranen araura ere, sokorri handi bat duzu tentazionen kontre eta oroz gañetik lohikeriakuen, Jesu-Kristoren Pasione seindiaren gañan meditazione egithia eta haren zauri sakrathiethan gure burien gordatzia, eta erremedio jeneral bat duzu arimaren gaitz suerte ororen kontre, Jesus kruzifikatu izan dela orhit atxikitzia. Eta Seint Augustinek segurtatzen gitizi Jinkoaren zerbitxian bizitzeko, Jesu-Kristoren plagen meditatzia beno moien segurragorik behin ere ezthiela idiren. Seint Bonabenturak ere ziozu, Jesu-Kristoren biziaren eta heriotziaren gañan deboki meditatzen dienak, hetan idireiten thiela