Orrialde:Lopez 1782.djvu/153

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<152>

nuzu; orai ordian nien bezanbat dolu badizit neure bekathiez, ordian umilitathia, pazenzia eta obedienzia desiratzen nien bezala, giza berian desiratzen tizit eta orai galdeiten derautzut.

Oroz gañetik net seindu eta prootxoz duzu gure obren Jesu-Kristoreneki juntatzia, gure ezkasduren haren mereximendien moienez honitzeko. Holatan oferi ziroskiguzu gure otoitzak Aita Eternalari, Jesu-Kristok lurrian zenian egin zithien otoitzeki juntathiak izaiteko, gure barurak haren barureki eta gure phenak haren phenekin, otoitzen dugularik nahi dien gure pazenzia ezkazen ordain hartu edo errezebitu Jesu-Kristoren pazenzia, gure urguliaren lekutan haren umilitathia eta gure maleziaren ordain, haren seindutarzuna. Blosiusek erraiten dizi, otoitza giza hori Jinkoas beraz erakatsia izan dela haren zerbitxaririk handienetarik bati, amorekatik hola eginez, gure obrek mereximendu aboro uken dezaten eta errepara ahal ditzagun gure miseriak Jesu-Kristoren mereximendien tresoren muga gabez.