Orrialde:Lopez 1782.djvu/145

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<144>

Hirur urtheren burian Paphnuza joan izan zuzun Seint Antonioren ikustera, hareganik jakiteko uste zienez emaste hari Jinkoak barkatu zeraskola bekathiak. Seint Antoniok komendatu zireezun fraide lagun orori heldu gauian orok Jinkoa otoitz-zaten, nahi zien hetarik zunbaiti inspiratu eta ezagutarazi Paphnuzak jakin nahi ziena. Grazia hura Jinkoak ein zirakozun Paule deitzen zen fraide hetarik bati. Paule horri iduritu zitziakozun ikusten ziela ohe bat net ederki parathia edo prestathia laur birjinaz begirathia; estonathia hain gauza miragarriaren eta baliosaren ikusthiaz, bere beithan hartu zizin ohe hark izan behar ziela haren gida ispirithual Antonio handiarendako, eta nola goguaketa hortan baitzagen, botz bat inzuten dizi, zoiñek erraiten baiterako: ohe hura eztuk hire Aita Antoniorendako, bena Thaiz Bekatorosarendako, zoin hantik amozt egunen burian Jinkoak deitatu baitzien bereganat, Zeluko gloria, ohe mirakuloz hark señalatzen zienaren gozarazitzeko. Kontenta zite ber gizako otoitzaz, uzte uken ezazu eztuzula merexi beste maneraz otoitza egin dezazun, eta hola eginez, menturaz Jinkoari plazer aboro eginen derakozu, ezin ez beste otoitza guziez.

Fraide Xartruz batez iskiribathia den eta persona egiati bati inzun zien istoria