Orrialde:Lopez 1782.djvu/144

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<143>

Dabitek erraiten dizi neskatuaren begiak beha bezala daudela anderiaren ezkier, hareganik zerbait pagu igurikiten dienian; orobat gure begiak atxiki behar tugula beti Jinko Jaunari eta Nausiari, hark gutzaz pietate uken artekan. Anitzez ezaguthia duzu Paphnuza deitzen zen Abadiaren istoria, zoiñek Thais deitzen zen emazte galdu bat konbertitu onduan, bere bekathiez penitenzia egiteko ereman baitzien Desertura, eta han zerratu zizin kanbara batetan —zoiñen bortha plomuz segurtatu baitzien— leiho thipi bat xoilki zabalik utzirik, zointharik egun oroz emaiten baitzerakoten ogi eta hur. Paphnuza gero bere Desertuko lekurat nahi izan zuzun joan eta Thaisek galdeiten baitzerakon Jinkoari zer otoitza suerte egin behar zerakon, Abade seindiak erran zirakozun: zuria bezalako aho satsu bat eztuzu diño Jinkoaren izenaren aitpatzeko; eginen duzu, beraz, zure otoitza manera huntan: belhauriko jarriko zira ekia jalgiten den alderat, anitz aldiz erranen tuzu hitz hok: o zuk kreatu nuzuna, nitzaz ukazu pietate. Manera hortan hirur urthez bizi izan zuzun behin ere Jinkoaren izenaren aitphatzera menturatu gabe; beti goguan atxikiten zitizin bere bekatu handiak eta anitzak, eta hetzaz barkamendu galdeiten zizin Jinkoari Abade Seindu hark erakatsi zeraskon hitzak erranez.