Orrialde:Lopez 1782.djvu/143

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<142>

zien bezain untsa berrogei urte hartan meditazioniaren egitera jarraikiten zela; idiren zien manerarik laburrena eta ihiena meditazione hun baten egiteko zela, Jinkoaren presenzian jarthia haur bat bezala, edo gizon utsu, buluzi, deuz gabe, mundu oroz ahatzi bat bezala. Dabitek hain ardura otoitza suerte hori egiten zizin, nun bere Psalmien anitz lekutan bere buriaz erraiten baitu eri dela, umazurtz, utsu, behar eta exkele dela. Anitzek hola-hola meditathuz, heldu tuzu otoitzaren gradorik gorenera. Orobat egizu zuk ere, Jinkoak hala eginez emanen derauzu desiratzen duzun graziak. Otoitzaren untsa egiteko manera etsellent bat duzu —ziozu Gersonek— bortetan dabiltzen praubek egiten duten bezala egithia; sogizu zoiñen umilgi eta pazienki galdeiten eta igurikiten duten amoiña aberatsaren borthan, eta zoiñen arranguroski joaiten diren amoiña eiten dutela dakiten lekietara. Orobat egin behar diizi Jinkoaren eretzian, eta hala nola praubia joaiten denian aberatsaren aitzinera, erakazten baiterako umilgi bere miseria eta hareganik igurikiten amoiña, orobat, Jinkoa otoitzen dugunian erakatsi behar diraskoguzu gure beharrak eta miseriak, eta umilitate handireki iguriki haren huntarzunetik eta miserikordiatik gure gaitzen eremediua.