Orrialde:Lopez 1782.djvu/142

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<141>

hamar, hogei, hogei eta hamar eta berrogei urthe huntan? Ezagutzia jinez geroz, zer abanzu egin dut edo nola aitziñatu niz umilitathian, obedienzian eta ene seindimendien mortifikatzian? Ikusi nahi dizit zer kundu eman ahal nezakeen Jinkoari bertuthian aitziñatzeko eman deraskidan hanbat moien edo graziez eta talendiez. Orai artekan auherretan eman badut denbora eta ezpadut jakin hartzaz baliatzen, nahi tizit igaran hutsak eta laxokeriak erreparatu, hebetik harat net untsa maneathuz eta bizitze seindu baten eremaitez. Orobat, arrazoiñamendu handitan sarthu gabe, batbederak xinpleki konsidera zirozu bere estatuko einbidiak untsa egiten thienez, eta zer egin behar dien Jinkoaren araura bizitzeko, gizon pherestuki bere egitekuen egiteko, bere etxiaren goberñatzeko etxekuek orok Jinkoa lealki zerbitxa diroten maneran, eta giristiño hun giza sofritzeko haren estatuko eta ofizioko phenen eta nahigaben. Zunbat-nahi ereflexione guti nehork eginik ere horien gañan, idiren zirozu nehork zertzaz medita, zertzaz nigar egin eta zertan hunerat itzul, eta hola egithia otoitzeko manera net prootxosa eta net huna dukezu.

Gerson Autorrak erraiten dizi Jinkoaren zerbitxari batek zioela, egiten ahal