Orrialde:Lopez 1782.djvu/141

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<140>

HAMARGERREN KAPITULIA [I/5/19]

Meditazioniaren egiteko beste zunbait moienez edo bidez

Baduzu orano meditazioniaren egiteko beste moienik, zoin net ihiki segi baithaiste, eta halaz ajeri duzu haren untsa egithia beti gure ahalian dela, mundu oro hartako hun dela, eta orok meditazionias prootxa dezakegula. Lehen gauza: abisu net hun bat emaiten dizie horren gañan debozionias minzo diren zunbait Nausik. Erraiten dizie otoitzan edo meditazionian eztela behar sobera xehe joan, bena marxant hunek egiten duten bezala, zoiñek ezpaitute besterik goguan bere egitekuen estathia bezik, eta heen beti eta hanbat hobeki egithia bezik; orobat Jinkoaren zerbitxari leal batek goguatu behar zi eta xinpleki etsaminatu nola duhen haren bertuthian aitzinatzia eta haren salbamendiaren egitekua; ezi hura duzu, egiaz erraiteko, gure eiteko bakarra eta mundian haren xoilki egiteko ezarriak gituzu. Giristiño bat, beraz, bere buriareki kundutan sar bedi eta bere buriari galdein beza, nola aitziñatzen nis bertuthian? Nola duha ene salbamendiaren egitekua? Zer bertuthe jardiretsi dut,