Orrialde:Lopez 1782.djvu/139

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<138>

malezia hanbat ezabatzen eta thipi iduriaratzitzen diela, nun gero hetara ihiki erorten baita. Orobat, nahi baituzu umilitatesko aktak prootxoski egin, hetan finkatu behar zira, zure buriaren mezperetxusko seindimendiak zure arimaren zolala arraz hel artekan, eta zutarik banitatesko eta urgulusko kiak oro ken edo ezesta artekan, mezperetxien, burlen eta dezohoren allegeraki sofritzeko prest zirela seindi artekan. Eta heben kontrizioniaz eta umilitathias erraiten dudana, orobat erran dieitezu beste bertuthe suerte orotzaz eta arimako beste seindimendu hun guziez.

Hortik nehork ikuz zirozu zoiñen prootxoz datekeen bertuthian aitziñatzeko gauza baten berheziki goguan hartzia eta hari, erran dugun maneran atxikitzia eta jarraikithia. Goizian oren bat, atsian beste bat egon baginte mezperetxathiak izan nahisko desirian edo beste zunbait manera hortako seindimendietan, eta gauza bera egin bagindeza zunbait denboraz, segur duzu hola eginez bihotzian bertuthia hobeki sar edo inprima laiteela, ezin ez gauzen gañan arhinski eta lehiathaka igaranez. Seint Krisostomak erraiten dizi, hala nola lur batek zunbat-nahi hun izanik ere, frutu anitz ekarteko trenpatu edo buzti behar baitu, ez behin xoilki, bena anitz aldiz, orobat