<137>
egoiten; pundu guzietan hain arhinzki igaraiten tuzu, nun kasi ikatz gorrietan gañan hain fite ibilteraz geroz, ezpailaite erra.
Aita Abilak garrazki iroi egiten direezu meditazionetan gauza batetik bestera joaiten direner eta erraiten dizi, hura demoniuaren engenio edo tronperia bat dela; anitz gauza hala goguan ezarten dereela, hegaldaka bezala batetik bestera beti ibilaraziz, eztezaten idok ahal otoitzatik prootxurik. Net nezesario duzu nehor pundukal egon dadin haren aktuez arima osoki betha artekan; orai berian nahi baduzu egin akta kontrizionesko bat eta hartu zure falten gañan dolu net bizi bat, hartan egon behar zira zu beithan seindi artekan bekathiaren higinza edo hazthio handi bat; Dabitekin egiaz erran ahal dezazun: hazthiatzen eta aborritzen dut inikitathia; ezi hola harturen duzu erresoluzione fermo edo azkar bat milatan lehenago hiltzeko, ezi ez behin Jinkoa mortalki ofentsatuko baituzu.
Seint Augustinek zenzu handireki erraiten dizi, gizonek zunbait bekatu handirendako bere beithan duten odiuak eta beldurrak, hetara ardura erortetik gibeltzen thiela, hala nola bere Aita-Amen hiltzetik edo horiek iduri bekatu handietarik. Aldis, beste bekatu zunbaiten ardura egithiak heen itxustarzuna eta