Orrialde:Lopez 1782.djvu/137

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<136>

meditatzen baitu. Oraidanik erran diizi, nahiz nehork behar dien finkatu hobekienik beharren dien gauzari, orotarat ere egin zirozkizu meditatzen thien bertuthen aktak ere, bena hortan gogua eman behar zi eskusa gabe gauza bati, meditatzen dugun gauzaren gañan jiten zauzkigun seindimendu hunak eztitugula azaletik eta lehiataka hartu eta utzi behar, nehork behar balu ere otoitzako denbora oro hetan igaran, bena behar tizi nehork egin eta ar-egin aizinaz, bai eta hetan egon seindi artekan hetzaz bihotza hunkithia eta untsa bethia diela. Ezi dudarik gabe, hobe duzu giza hartan akto xoil baten egithia eta haren ar-egiten finkatzia, ezi ez igaraitzez beste anitz aktoren egithia.

Zerk egiten du hobekienik zunbaitek ezpaitute behar luketen bezanbat prootxu idokiten otoitzatik? Zeren arhinski igaraiten baitira egiten thuzten akto ororen gañan, gauzak azaletik eta batetik bestera kanbiathuz goguan erabilten thuztelakotz. Jiten zieezu gogora umilitatesko akta bat egin behar dutela, egiten dizie eta berheala beste batetara igaraiten tuzu; ber hala obedienziasko akta baten egiteko deliberua hartzen dizie, bena orobat, lehenekuan beno aboro hartan baratu gabe, ondotik egiten dizie pazienziasko akta bat, hartan etzu gehiago