<135>
behar tizi obedienziaren, umilitathiaren, pazenziaren, mortifikazioniaren, ixiltarzunaren, bihotziaren bildurik atxikitziaren eta bertuthe ororen lore seindiak. Bena nola guthiz geihenetan baratze bathian zunbait lore edo lili, besthiak oro beno arrangurozkiago nehork eheñatzen eta lantzen baitu eta haren hurthatzeko denbora hartzen, beste baratzeko belhar hunen ez harturik ere, orobat gure arimaren baratze ispiritualian —zointan bertuthiaren landare guziak behar baitute ihistathiak izan otoitzaren hur salbagarriez—, hargatik ere, hetarik zunbaiten gañan berheziki beti begiak landaturik nehork atxiki behar tizi eta hartako beti denbora hartu; erran nahi dizit gogua eman behar diela nehork, zoin bertuthe dien beharrenik eta hari beste orori beno finkiago atxiki. Aboro, nola gehiagetan baratze batetarik jalgi beno lehen, nehork hartzen baitu aboruenik plazer egiten derakon lili bat, orobat otoitzan nehork eztekatu edo atxiki behar zi berheziki, ez laketen zakon gauzari, bena beharrenik dienari eta inzeatu, otoitza utzi beno lehen haren jardirestera.
Orai berian erran tugunak azki lithuzkezu arrapostutako, galdeiten dutener untsa denez meditazioniaren fruthia edo prootxia izan dadin haren araura, gauza edo pundu, zointan ere gañan nehork