<133>
gauza istudiatzen untsa ikaz artekan. Orobat ere, falta dien bertuthe bat jardiretsi nahi dienak, behar dizi zerbait denboraz hobekienik hari atxiki eta bere otoitza eta beste bere obra seindiak oro, xede hari daukola egin, zeren Seint Tomasen beraren dotrinaren arabera, perfekzionerako bertuthiak oro elgarreki lothiak baitira, eta hetarik bat perfekzioneko graduan jardiresten dienak, besthiak oro jardiresten baititu. Halaz, zure bihotzetik urgulia kentzen baduzu eta umilitate handi bat haren lekian ezarten, umil ziratekeen dohaiñian obedient, pazient zirateke, oro ixilik sofrituko tuzu, deuz ere eztuzu phenagarririk eta zernahi gaitz edo deztorbu hel dakizun, idurituko zauzu handiagorik merexi duzula. Orano egiaski umil bazira, protsimua Jinkoak manatzen zithien bezala maite dukezu, zeren sinhetsiko baituzu besthiak oro hun direla eta zu zirela xoilki gaistua, eta nehoren gañan opinione arhinik eztuzu eginen, zeren zure bekathiez eta eztakuriez hanbat dolu eta ahalge dukezu, nun bestenez ezpaituzu kasurik eginen, eta orai zunbait bertuthez erran tugunak beste orotzaz erran dieistezu.
Orano net prootxoz duzu bere egun orosko ezaminaren pundu partikularrendako hauthatzia gauza, zointan ere gañan nehork egin nahi baitu bere meditazionia,