Orrialde:Lopez 1782.djvu/133

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<132>

zerbitxatzen baitzauzu, eta halaz luzazago hartan egoiteko, ezi gauza beraren ardura goguaketathuz nehor eneatzen duzu; aldiz, goguaren bateti bestetara erabilthiak dezkantsatzen dizi.

Erran nahi dudana, beraz, duzu, bertuthian aitzinatzeko net inportant edo nezesario dela berheziki gauza baten zerbait denboraz bihotzian hartzia, eta hark izan behar dizi zoin ere beharrenik dugula seindi baitugu; haren ukeiteko gure otoitzan edo meditazionian hobekienik finkatu behar dugula, hura Jinkoari gartsuki galdein, anitz aldiz, anitz egunez eta hilabetez hartzaz egin gure eitekorik handiena eta bistan eta bihotzaren zolan uken, edo jardirets artekan atxiki. Munduko eitekuak ere halaber egiten tuzu eta hartakotz, erran zaharra duzu Jinkoak begira gitzala eiteko bat bezik ezthien gizon batetarik.

Seint Tomasek, otoitzaz minzo delarik, erraiten dizi gauza bakar baten desirra anitzetarakua beno perfeit eta azkarrago dela, eta horri daukola ekarten tizi Dabitek Psalmetan erran thien hitz hok: Jaunari galdein dizit gauza bat eta uken artekan enuzu galdeitetik baraturen. Abildu nahi dienak zerbait jakitaten edo zerbait ofiziotan, etzu hasten gauza baten egun bathian ikazten eta biharamunian beste baten, bena zerbait denboraz ber