Orrialde:Lopez 1782.djvu/132

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<131>

eta berheziki giristhiño egin githielakotz. Bihotzera jiten zauzu orano zure bekathien hazthio handi bat eta hetzaz dolu oso bat, delibero azkar bateki milatan hiltzeko, ezi ez Jinkoaren berriz ofentsatzeko; seindimendu horietan luzaz egon zite, eztirozu uken salbamendiarendako deuz ere prootxozagorik. Heltzen baliz meditazioniak bihotzian pitz lezazun Jinkoarendako amorio handi bat, arimen salbarazitzeko su seindu bat, eta hartako zernahi den sofritzeko eta egiteko desir bero bat, egon zite horien gañan eta orano aboro Jinkoari graziak galda itzazu zihauren, zure protsimuaren eta Eliza guziaren; ezi hori duzu meditazioniaren xederik hobenetarik bat, eta erran tugun pundu horien gañan edo beste holako zunbaitetan pentsaketathuz, egin dezakezu otoitza net hun eta net prootxoz bat. Ikuzten ere diizi Dabiten Psalmetan —zoin otoitza net hunak baitira— anitz gizako seindimendu debotez bethiak direla eta hartakotz, Cassien Autorrak erraiten dizi, otoitza dela mila lili urrin liferentez betherik den penze bat bezala: ene Semiaren urrina, Jaunak benedikatu dien alhor hun edo aberats baten urrina bezala duzu; bena orano anitz gizatako seindimendu hun horietan idireiten duzu beste abanthailla bat, zeren gutiz geihenetan otoitzaren ihikiago egiteko baliatzen edo