<130>
BEDERATZIGERREN KAPITULIA [I/5/15]
Nola endelgatu behar den meditazionian nehork goguan edo bihotzian hartu behar diela beharren dien gauza, eta hari finkatu eta jarraiki uken artekan
Eztizit, halarik ere, erran nahi otoitzan beti egon edo atxiki behar girela gauza bati; zeren nahibada umilitathia, orai berian, edo hura iduri beste zunbait bertuthe oroz gañetik nezesario zauzkun, hargatik ere otoitzan beste bertuthen jardiresteko seindimendietan finkatzen ahal gituzu, bai eta ere heen aktak egiten. Jiten zauzu bihotzeko seindimendu bat Jinkoaren borondatera egiteko gauza orotan, hark zatitu plazer dien bezala, hartan ahal bezanbat egon zite; hartan ezarriko duzun denbora oro net untsa emana dukezu; hala eginez zure otoitza net hun dukezu eta etzitu urrunduko umiltarzuneko seindimendietarik, bena bai heen jardiresteko anitz lagunduko. Beste aldian jiten zauzu ezkerresko seindimendu bat Jinkoak egin derauzkizun hungi orotzaz, bai jeneralian eta partikularian; ahal bezanbat hartan egon zite, ezi justo duzu egun oroz Jinkoaren eremezthiatzia egin derauzkizun graziez