<119>
bezik elizatekeela izan behar: bata Higinauten edo heretikuen, besthia erhuen. Ezi, edo nehork sinhesten dizi badela Ifernu bat bekatoren eternalki gaztigatzeko, edo eztizi egia hori sinhesten; sinhesten ezpadu, merexi diela Inkisizionian, erran nahi baita, heretikuen presundean ezarthia; eta sinhesten dielarik bekatu mortalian egoiten bada, merexi diela erhuen presundean ezarthia, gizonak egiten ahal dien erhokeriarik handiena egiten dienaz geroz. Segur duzu egin behar ginduskeen ereflexioneiak egin baginza, bekatura erortetik begira ginzaketela, eta hara zertako Demoniuak —nola ezagutzen baitu meditazionetik idoki dirozkigun prootxu handiak— intseatzen duzu beti ahalaz hartarik gibelatzera edo urrunzera.
Filistheenek Samsoni —hartu zutenian— lehen egin zerakoten gauza izan zuzun begien lehertzia; Demoniua bekatorer gauza beraren egitera intseatzen duzu; ezpaditzake arraz fediaren begiak idoki, ahalaz enpatxatzen dizi fediaren argiez eztiten balia, eta sinhets dezaten sinhesten ezpailute bezala: ikuzten dutelarik eztezaten ikuz, behatzen direlarik eztezaten inzun, ez endelga. Eta hori egiten dizi, sinhesten dien egietan gañan nehori meditazionerik egitera ez utziz, eta halaz, eztizie heen gañan sinhesten ezpailituste beno aboro ereflexionerik egiten, eta fedia