Orrialde:Lopez 1782.djvu/121

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<120>

galarazis, begiak ezin idokiten derestenian, meditazioniaren gañan laxarazis zerratzen direstezu, eta hori arimen etsaiaren araura bardin dihazu, ezi ilhunpian begien zabalik atxikithia inutil den bezala, lekurik argienera joaithia inutil duzu begiak zerraturik atxikitekotz.


ZAZPIGERREN KAPITULIA [I/5/9]

Meditazionetik idoki dezakegun abanthailla handi batez eta nola egin behar dien meditazioniaz prootxatzeko

Otoitzan edo meditazionian hun duzu borondathiaren akto egiten artzia, eta hartzaz minzatuko gituzu orai, bena akto hek eginak izan behar dizie arrazoiñez, aitzinetik hun direla ezagutu onduan. Gizona arrazoiñari jarraiki nahi duzu eta halaz, borondathia gauza baten gartsuki maithatzera ezin delibera zirozu, nun endelgia ezten segurtathia gauza hura hun eta maithagarri dela. Hartakotz meditazionian uken behar dugun xede prinzipaletarik bat duzu, mundiak eztimutan dauskan gauzak ilusionerik bezik eztirela ezagutzia, eta gure relijioneko egia segurrez hobeki gure burien segurthatzia, halaz finki deliberatu,