<118>
plazerragatik bere buria phena eternalen sofritzeko erriskian ezar liroenik?
Seint Tomaz Akinakuak erraiten zizin ezin endelga ziroela, nola bekatu mortalian zenak zerbait pausu eta boztalenzia ukeiten ahal zien; eta dudarik gabe hori arrazoin handirekin erraiten zizin, gizon batek eztezakeenaz geroz uken behin ere mement baten biziaren seguranxarik, eta segur denaz geroz eztatu hartan hiltzen bada bethierekotz damnathia lizateela. Irakurten diizi Demoklez deitzen zen batek, apairu handi batetan eta plazerresko soiñu anitzen arthian, ezin plazerrik hartzen ziela, ez jathiaz, ez soiñu heen inzuthiaz, zeren baitzakien ezpata buluzi bat hari-piru batez eztekathia haren buriaren gañera xilinxau zoola; beti ikara ziagozun, beldurrez gañera eror zakion. Zer beldur eluke uken behar, beraz, munduko plazer gaistuen erdian eta bekatu mortalian denak, dakienaz geroz instant oroz mehatxathia dela, ez xoilki heriotze denboralaz, bena heriotze eternalaz, haren bizia hari-piru batek daukola, oren oroz subitoki hil daiteela, eta atsian osagarri ederrian etzanik ere, biharamunian Ifernian idiren daiteela?
Jinkoaren zerbitxari handi batek horri daukola erraiten zizin, iduri zitzakola giristhiño herrian bi presundei suerte