Orrialde:Lopez 1782.djvu/118

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<117>

Bena meditazioniaren balioztarzuna hobeki ezagutaraziten diraguzu orano haren egin faltatik jiten diren kaltek; ezi, nuntik heldu dira aboruetan munduko bekatu eta desordre guziak, bezik ere —dioen bezala Jeremia Profetak— meditazione egin faltaz? Ziozu: lur guzia desolazione edo dezentenamendu oso bathian da, zeren nehork ere ezpaitu bere bihotzian ereflexionerik batere egiten. Badakizia zertako mundia hain desolathia den arimen bidian? Zeren eta ezpaita kazi nehor ere bere beithan sartzen denik eta bere ispirithian erabilten thienik relijioneko misterio handiak, Jinkoaren huntarzun infinituak. Ezi nor mentura laite bekatu egitera, konsidera baleza edo orhit baladi, Jinkoaren Semia bekathia dela kausa hil dela eta bekathia hain gaitz handia dela, nun Jinkoari gizon egin behartu baitzako, bere heriuaz gizonak bekathiaz Aita Eternalari egin zerakon ogenaren pagatzeko? Nor orano mentura laite bekatu egitera, konsidera baleza bekatu mortal bat bera ifernuko phena eternalez punithia dela? Nehork serioski goguan hartzen balitu hitz hok: zuaste maradikathiak su eternalerat; nehork untsa goguaketak egin balitza eternitate malhuroz finik ukenen ezthienaren gañan, eta Jinkoa Jinko deno Ifernian erre behar dateela, balizatekea nehor ere, mement baten