Orrialde:Lopez 1782.djvu/117

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<116>

dizi. Dabitek erraiten dizi: uroz gizona, gabaz eta egunaz Jaunaren legiaren gañan goguaketa egiten diena! Huren aldian landaturik den arbole bat bezala dukezu eta zoiñek bere sasoñian bere fruthia ekarriren baitu. Uroz tuzu —ziozu Profeta berak beste leku batetan— Jaunaren promesen gañan ereflexione egiten dutenak! Seiñale bat duzu bere bihotz oroz xerkatzen dutela, edo hobeki erraiteko, ereflexione egiten dutelakotz hala xerkatzen dizie. Profeta berhorek, Jinkoari minzo delarik, erraiten dizi: Jauna, eman ezadazu endelgamendia, eta zure legiaren gañan eginen dizit goguaketa barnarik eta ene bihotz oroz beiratuko dizit. Ziozu, aldis, beste leku bathian: zure legiaren gañan espanitu ardura pentsaketak edo meditazioniak egin, menturaz egonen ninduzun ene ezdeuztarzunian eta hartan galduren, erran nahi baita, Seint Jeromak esplikatzen dien bezala, egonen ninduzun inguratzen nuten phena eta miserietan. Meditazioniak orano estimu eman behar diraguzu, zeren, dioten bezala Seindiek, bertuthe guzien jardiresten laguntzen githien eta obra hun guzien egiten. Gerson authorrak erraiten dizi irakurte ispiritualen edo seindien ahispa dela otoitzaren amañua, obra hunen gida eta azkenian edo finian, gauza ororen perfekzionia eta akabanza.