<115>
eta hartako zerbitxa giten meditazioniaz eta otoitzaz, bi zangoz bezala perfekzionerako zurubietan gora igaraiteko, ezi meditazioniak ezagutarazitzen diraguzu zer falta dugun eta otoitzak falta duguna jardiresten. Batek bidia erakasten diraguzu, besthiak hara helarazitzen gidatzen eta finian, meditazioniak ezagutarazitzen dirauskigu alde orotarik ditugun lanjerrak eta otoitzak kalterik gabe itzurarazitzen.
Bena Seint Augustin orano aitzinago dihazu eta erraiten dizi meditazionia gauza hun ororen ithurburia dela. Egiaz nehork konsideratzen dienian edo goguan erabilten Jinkoa guretako zoiñen hun eta miserikordioz den, zoiñenbeste maite githien, zoiñenbeste egin eta sofritu dien guretako, ezthiaukezu berheala hain nausi hunarendako amorioz erre edo usustatu gabe, bere falter eta flakezier nehork sogiten dienian, ezthiaukezu umiliatu gabe eta bere buria mesperetxatu gabe. Nehork egiten badu ereflexione, Jinkoaren zerbitxian zoiñen laxo izan den eta zoiñenbeste hura ofentsatu dien, ezagutuko dizi denbora berian gaztigu suerte guziak merexi thiela eta giza hortan, meditazioniaren medioz arima aberasten duzu Jinkoari laket zazkon bertuthe guziez. Hartakotz ere iskiritura Seindiak hain handiski meditazionia gomendatzen