Orrialde:Lopez 1782.djvu/115

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<114>

seindiak gabe, eta dotrina hori Seint Augustineganik jiten duzu, zoiñek erraiten baitu otoitza meditazionia gabe hotz edo epel dela. Gauza horren poroatzia ihi duzu, ezi nehor intseatzen ezpada bere buriaren ezagutzera eta flakezien eta miserien gañan goguaketa egitera, engenatuko duzu, bere beharrak eztizi untsa ezaguturen eta halaz, etziakikezu otoitzan zer galdein behar dien, ez eta ere zer garreki eta debozionereki galdein behar dien. Anitzek ereflexione ein faltaz, bere hutsak edo ezthakuriak ezagutu gabez, bere buriez opinione gorak hartzen tizie, zer diren bere beithan ezagut balezate egin elirotena, eta hantik jiten duzu, anitzetan otoitzan beharren tuzten gauzer guthienik finkatzen diren. Nahi baduzu, beraz, otoitzaren untsa egiten ikasi eta Jinkoari behar tuzun gauzen galdeiten, intsea zite aitzinetik meditatuz eta goguaketatuz zure falten ezagutzera, eta hek ezagutu onduan badakikezu zer galdegin behar dukezun, eta gizon beharraz eta miseriaz hunkitu batek bezala, behar den gar eta debozioniareki galdeginen duzu. Seint Bernatek, minzo delarik nola nehor perfekzionera heltzen den, erraiten dizi nehor ere bet-bethan eztela perfeitzen; zurubien thinira nehor heltzen dela igaranez, ez hegaldatzez; igaran giten, beraz, perfekzionera