<111>
azki erraithia egin diela kofesione jeneral bat bere konbersioniaren hatsarrian, eta ordian zunbait egunez hetzaz dolu uken eta nigar egin, ezi eztuzu justo hek kofesaturik ere nehork ahatz ditzan; behar dizi orano intseatu ardura hetzaz orhitzera, Dabiten hitz hoen arabera: ene bekathia beti ene kontre da, erran nahi baita, beti begien aitzinian dut eta beti ispirithian present dut.
Seint Bernatek iskiribatzen zielarik Kantiketako hitz hoen gañan: gure ohia liliz eztalia da; zure ohia —ziozu— zoin baita zure bihotza, orano satsu duzu, orano biziuen urriña badizi eta mundura ekarri tuzun habituda gaiztuen kotsiareki duzu, eta hargatik ausartatzen zira gomitatzera Ezpoz Dibinua hartan etzatera jin dadin; nahi zira kontenplazionera eta orazionerik gorenera altxatu, zoinek Jinkoareki bat bezala egiten baikitu, giristhiñotarzuneko azken perfekzionia jardiretsi baitzindu bezala. Goguan har zazu lehenik zure nigarrez zure ohiaren, erran nahi baita, zure bihotzaren untsa ikustera. Dabitek ziozu: gau oroz ene ohia ikusiko dut eta ene nigarrez ene etzan lekia buztiko. Ezartzu zure ariman bertuthe ororen liliak eta gero gomita zazu zure Espoz Diuinua han egoitera, haren huñer pot egizu umiliathuz eta zure faltez dolusko seindimendietan sarthuz, eta berharen ezkier